XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Atzerantz!- egin zuen oihu Pierre Pikardoak, onik irtena baitzen borroka odoltsu hartatik.

Filibustariak, be artean bildurik, arrapaladan igon ziren eskileretan gora, garrak ateetako tapizeria eta errezeletara zabaltzen ziren bitartean.

Aire korronteak bultzaturik, ke bolada bat atetik sartu eta eskileretan gora igon zen.

- Bizi-bizirik erretzen gaituztela!- egin zuen oihu Carmaux-ek -.

- Aretoko atea hitxezazue, bestela ito egingo gara!.

Obeditu egin zioten; bina ordurako erreketa goiko aretoetara ere hedaturik zegoen.

Korsariek beren buruak zenbatu zituzten: Oraindik berrogei ziren.

Hamazortzi geratu ziren eskileretan edo atarian, espainiar arkabuzek eta alabardek hilik.

- Lagunok!- esan zuen Pierre Pikardoak -, leihoetatik salto egin eta geure bizia garesti salduaz hiltzea beste irtenbiderik ez dugu.

Errejeriak erauzi* ERAUZI: atera eta kendu eta erakuts diezaiegun espainiarrei nola dakigun erortzen Apoharmatuetako filibustariok!.

Aretoan ba zegoen oraindik zenbait haltzari astun samar, mahai luze bat beraien artean.

Hogei besok jaso zuten, eta katapultaz bezala hartaz baliaturik, kolpe gogorrak eman zizkioten errejetariko bati, hiru ekinalditan.

Laugarren ekinaldian burdinbarrak kalera erori ziren.

- Neur] urratuko dut bidea!- esan zuen Pierrek, kea aretoaz jabetzen ari zen bitartean.

Garaiera neurtu zuen: bost metro baino gehiagorik ez zegoen, huskeria bat oreinaren zalutasuna * ZALUTASUN: bizkortasun zuten gizon haientzat.